Xabat Illarregi, Maialen Akizu, Eneko Lazkoz, Julio Soto, Oihana Bartra eta Alaia Martin bertsolariek parte hartuko dute otsailaren 12an, igandea, 18:00etan, Etxarri Aranazko kultur etxean antolatu duten bertso jaialdian. Gai jartzailea Joseba Beltza etxarriarra izanen da. Sarrerak Etxarri Aranazko Udaleko webgunean edo udaletxean eros daitezke 6 eurotan.