'Elkano. Lehen mundu bira' filmaren emanaldia

Guaixe 2023ko ots. 6a, 15:01

Otsailaren 19an, igandea, animaziozko filmaren emanaldia izanen da Etxarri Aranatzen, ZinUEMA egitasmoaren barruan.

Euskarazko ikus-entzunezkoak sustatzeko UEMAren ZinUEMA programaren barruan, Elkano. Lehen mundu bira filmaren emanaldia izanen da otsailaren 19an, igandea, 17:30ean, Etxarri Aranatzen. Filmak Magallanesek buruzagitzapean hasitako eta Juan Sebastian Elkanok amaitu zuen ezezagunerako bidaia kontatzen du. Sevillatik bost ontzi atera ziren eta ekaitzak, gosea, tribuak eta abar ondoren hiru urte beranduago ontzi bakarra itzuli zen. Planetaren biribiltasuna behin betiko frogatu zuen abentura izan zen. Sarrerak Etxarri Aranazko Udalaren webgunean edo udaletxean eros daitezke 2 eurotan haurrak eta 4 eurotan helduak; baita ZinUEMA bonoarekin har daitezke ere.