Zirkulazio zerga ordaintzeko garaia da

Guaixe 2023ko ots. 15a, 11:17

Autoak LarraƱeta kalean aparkatuta. ARTXIBOA

Aurtengo ordainagiriak ordaindu behar dituzte ibilgailuen jabeek 

Etxarri Aranazko Udalak jakinarazi duenez, aurtengo zirkulazio zerga ordaintzeko borondatezko epea martxoaren 15ean despedituko da. Ordainagiriak helbideratuta dituztenei udalak aipatu egunean kargatuko die zerga beraien kontu korrontean. Gainontzekoek herriko kutxa edo banku batean ordaindu beharko dute zerga. Etxarri Aranazko Udalak jakinarazi duenez, helbideraketa berriak edo aldaketak eskatzeko azkeneko eguna martxoaren 8a izanen da.