Pilota

Promozioan Joanes Bakaikoa pozik

Guaixe 2023ko ots. 14a, 10:00

Promozioko Binakako aurkezpena.

Promozioko Binakako sailkapenean bigarren postuan dago etxarriarra, Morgaetxebarriarekin

Altsasuko otsailaren 12ko pilota jaialdia zabaltzen zuen partidan Promozioko hamabigarren jardunaldiko partida jokatu zuten Zabalak eta Gaskuek Larrazabalen eta Eskiroz ordezkatu zuen Salaverri II.aren kontra. Estu hasi zen lehia, baina gutxika Zabala eta Gaskue (lan bikaina egin zuen atzelariak) aldea ateratzen hasi ziren eta, azkenean 22 eta 12 gailendu ziren. Haien partida jarraitzen adi-adi zegoen Joanes Bakaikoa. Pozik zegoen etxarriarra, otsailaren 10ean Morgaetxebarriak eta berak Dario eta Bikuña16 eta 22 irabazi baitzituzten Tafallan. 

Sailkapenean bigarren dira Bakaikoa eta Morgaetxebarria (8 puntu), Salaberria eta O.Etxebarria liderrek (10 puntu) baino bi puntu gutxiagorekin. Larrazabal-Eskiroz hirugarren dira (8 puntu). Otsailaren 19an, igandea, Bilbon, 2 puntu dituzten Egiguren V. eta Erostarbe izango dituzte aurkari.