Txalainak taldearen kontzertua

Guaixe 2023ko ots. 21a, 10:21

Txalainak taldea. AIURRI

Martxoaren 3an, ostirala, Hertzainak taldearen bertsioak egiten dituen taldearen emanaldia izanen da Etxarri Aranatzen.

Txalainak Hertzainak talde mitikoaren bertsioak egiten dituen bikotea da, eta martxoaren 3an, ostirala, 23:00etatik aurrera, Etxarri Aranazko Leku Ona tabernan izanen da. Emanaldi honekin Leku Ona tabernan kultur ekimenak itzuliko dira Etxarri Aranazko tabernara.