Kantuz eguna izanen da martxoaren 4an, larunbata, Etxarri Aranatzen eta Andra Mari ikastolak hartzen dituen herrietan. 12:00etan kantu jiran ibiliko dira Lakuntzan, Arbizun, Etxarri Aranatzen eta Bakaikun eta 15:00etan denak bazkarian bilduko dira, Etxarri Aranazko Borda jatetxea. Ondoren, bazkalostean, kantuarekin jarraituko dute Kuxkuxtu taldearekin. Bazkariaren prezioa 40 euroko da eta txartelak martxoaren 1era, asteazkena, eros daitezke Oinez ikastolan, 09:00etatik 14:00etara.