Astrofisikaria ikasleekin

Guaixe 2023ko mar. 3a, 13:04
Jakiunderen jakin mina programako hitzaldia. UTZITAKOA

Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiaren Jakin-Mina zikloaren barruan hitzaldia emanen die.

Jakiunde, Zientzia, Arte eta Letren Akademia 2007ko lastailaren 25ean sortu zen. Eusko Ikaskuntzaren ekimena izan zen hura sortzea eta euskal hizkuntza eta kulturak finkatuta dauden lurraldean kokatutako Unibertsitate guztien laguntza izan zuen sorreran. Jakiunderen jardueren artean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailako gazteei zuzendutako Jakin Mina programa da, hitzaldi ziklo bat. Hitzaldi horiek beren alorrean goi mailakoak diren hainbat diziplinetako adituek ematen dituzte. Ekimen horren bidez, Jakiundek gazteen “jakintza maila aberastu eta haien jakin-mina piztu nahi du, ezagutzen ez duten oro deskubritzeko grina sorrarazita”. 

Ikasturte honetakoa programaren hamabigarren edizioa da eta Nafarroan 55 ikasle parte hartzen ari dira, horietako batzuk Andra Mari ikastolakoak dira. Iruñeko planetarioko Iñaki Ordoñez Etxeberria astrofisikariarekin egonen dira gaur. Ordoñezek Nasak eta Kanadako eta Europako espazio agentziek eraiki eta erabiltzen duten James Webb espazioko teleskopioaren inguruan azalpenak emanen dizkie ikasleei. Zikloa aurkezteaz Jakiundeko kide Roldan Jimeno arduratuko da.