Pilota

Irati Igoa, Zuregatik, Guztiengatik emakumezkoen pilota jaialdian

Guaixe 2023ko mar. 10a, 10:00

Nafarroako Euskal Pilota Federazioak antolatu du jaialdia, Martxoaren 8aren inguruan

Nafarroako Euskal Pilota Federazioak bat egin du Nafarroako Gobernuak Martxoaren 8rako antolatutako Zuregatik, Guztiengatik kanpainarekin. Lelo berberarekin emakumezkoen pilota eta paleta goma lehiaketa antolatu dute Iruñeko Labrit pilotalekuan, marsuaren 10ean, ostirala. 

Jaialdia zabalduko duen paleta goma jaialdian Irati Igoak hartuko du parte. Etxarriarrak Murillorekin osatuko du bikoa, Espinalen eta Gorostiagaren kontra jokatzeko. Egungo palista onenen artean dauden laukoteak lehia bizia eskainiko du, zalantzarik gabe. 

Eta eskuz binaka Mendiburuk eta Olatz Ruiz de Larramendik Iturriaga eta Mujika izango dituzte aurkari.