Errafailak Sakanako neska* gazteak mugimenduak jakinarazi duenez, "jai giroko espazioak ez dira seguruak emakume* eta sexu disidenteontzat". Sakanako neska* gazteek beldurrik ez dutela eta "ondo pasatzen" jarraituko dutela gaineratu dute: "Feministak jai giroak, aisialdi eremuak eta bestelako espazioak borrokatzen, erasoen aurrean autodefentsa feministaz eranzuten eta guztiontzat seguruak izango diren espazioak eraikitzen jarraituko dugu".
Espazio seguruak "bermatzeko" eta "emakume* eta sexu disidenteok beldurrik gabe bizi eta gozatzeko eskubidea dugulako", martxoaren 25ean, larunbata, 22:30etik aurrera Sakanako neska* gazteon Mari Festa gaupasa ez mistoa antolatu dute, Etxarri Aranazko gaztetxean. Mari festan Zaunka, Perlata eta DJ Pezon taldeen kontzertuak izanen dira, eta sarrerak borondatearen truke eskura daitezke.