Osasuna Fundazioaren eskutik, Osasunako gizonezkoen eta emakumezkoen talde nagusiko bina jokalarik, Aimar Orozek, Aitor Fernandezek, Nahia Azpiazuk eta Uxoa Bertizek, bisita egin zuten astelehenean Etxarri Aranatzera. Ekitaldira Osasunak Etxarri Aranatzen, Lakuntzan, Zelandin, Goizuetan eta Etxalarren dituen futbol eskoletako neska-mutikoak hurbildu ziren, eta Osasunako futbolariak gertutik ezagutzeaz gain, oroigarriak jaso zituzten eta eurekin argazkia ateratzeko parada izan zuten. Ekitaldian ere Lacturale babesleko ordezkariek hartu zuten parte.