PPk jakinarazi duenez, udal hauteskundeetan hautagaitza aurkeztuko du Etxarri Aranatzen. Iker Marcos izanen da zerrendaburua. Marco Nafarroako Alderdi Popularreko Nuevas Generaciones gazteriako afiliatua da, gaur egun Iruñean bizi da eta Lan Arriskuen Prebentzioa ikasten ari da. Marcosek nabarmendu duenez, “bere politikaren helburua auzotarren eta, bereziki, gazteen bizitza erraztea eta hobetzea” da.
Nafarroako PPk eskertu egin du hautagaiaren ausardia eta konpromisoa. Popularrek gaineratu dutenez, “leku batzuetan ez da erraza izaten bertako jendeak pauso bat aurrera ematea, Etxarri Aranazen, adibidez. Ezker abertzaleak beraiek bezala pentsatzen ez dutenak beldurtzen jarraitzen duen udalerrietan zerrendak aurkeztea funtsezkoa” dela uste du alderdiak.