Andra Mari ikastolak antolatuko du aurtengo Nafarroa Oinez. Festaren aurkezpenaren berri Iruñeko prentsaurrekoan egin zutenean, azaroaren 3an, ez zuten ospakizunaren datarik eman. Antolatzaileek datarekin zalantzak zituzten. Normalean, Nafarroako ikastolen festa Gipuzkoakoa pasa eta bi astera izaten da, lastaileko hirugarren igandean. Aurten data hori lastailaren 15a da, baina egutegiari erreparatzean, zalantzak sortu zizkien Andra Mari ikastolakoei hiru egun lehenagoko jai egunak.
Izan ere, jai eguna izanik, gerta daiteke jende askok zubia egin eta kanpora joatea, bai festara etor daitezkeenak, bai hartan lan egin behar dutenak. Horregatik, Andra Mari ikastolak erabaki du Nafarroa Oinez lastailaren 8ra aurreratzea.