Paleta goma

Euskal Herriko txapeldunordeak

Guaixe 2023ko mar. 21a, 12:30
Olaia Eizagirre, Ane Escala eta Irati Igoa, Euskal Herriko txapeldunordeak. UTZITAKOA

Irati Igoa, Ane Escala eta Olaia Eizagirre Euskal Herriko Emakumeen Irekiko Paleta Gomako txapeldunordeak dira

Marsuaren 11n Euskal Herriko Emakumeen Irekiko Paleta Goma finalak jokatu ziren Mallabian. Lehen mailan, Espinalek eta Irati Igoa etxarriarrak 23 eta 30 galdu zuten Ardanazen eta Lusarretaren kontra, eta Bigarren mailan Kerejeta eta Mazizior hernaniarrek 30 eta 17 irabazi zieten Gure Pilotako Ane Escalari eta Olaia Eizagirreri. Beraz, Etxarri Aranazko Gure Pilota elkartekoak txapeldunordeak dira.