Pilota

Bakaikoa, Promozioko finala jokoan

Guaixe 2023ko mar. 21a, 10:00

Larraintzarrek erabakiko du nor den Promozio Mailako beste bikote finalista

Promozioko Binakako Txapelketari dagokionez, txapelketak bikote finalista bat du, Iker Larrazabalek eta Iosu Eskirozek osatutakoa. Beste finalista ostiralean Larraintzarren jokatuko den partidatik aterako da. Joanes Bakaikoak eta Aimar Morgaetxebarriak Javier Zabala eta Andoni Gaskue izango dituzte arerio, eta irabazleak final handia jokatuko du.