Mexikarrak Etxarri Aranatzen

Guaixe 2023ko mar. 20a, 11:41
Pantxo Balbuena mexikarrak abeslaria. ANBOTO.ORG

Martxoaren 24an, ostirala, Pantxo Balbuenaren kontzertua izanen da Etxarri Aranatzen.

Pantxo Balbuena mariatxiak mexikarrak abesten ditu. Ia bi hamarkada daramatza Nafarroan eta gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez ere kantatzen du gitarra lagun duela. Martxoaren 24an, ostirala, 23:00etatik aurrera, kontzertua emanen du Etxarri Aranazko Leku Ona tabernan.