'Karpeta urdinak' film dokumentalaren emanaldia

Guaixe 2023ko mar. 20a, 11:48
Ander Iriarte 'Karpeta Urdinak' dokumentalaren zuzendaria. DONOSTIA KULTURA

Martxoaren 26an, igandea, torturaren inguruko filmaren emanaldia izanen da Etxarri Aranazko kultur etxean. Ondoren, Ander Iriarte zuzendariarekin solasaldia izanen da.

Sinopsia: Anderrek, beste askok bezala, aitak komisarian jasan zuena tortura izan zela susmatzen du. Bere ustea argitu nahian, Eusko Jaurlaritzak Bake eta Bizikidetza Planaren barruan egindako Euskal Herrian 1960 eta 2013. urteetan tortura eta tratu txarrak ikertzeko proiektua ezagutuko du. Ikerketa honek argitaratzen dituen emaitzekin ikaratuta, proiektuan parte hartu zuten mediku, psikologo, psikiatra eta abokatuekin elkartuko da. Haiek erakutsiko diote tortura psikologikoa, Istanbulgo Protokoloa edo hurbilketa estatistikoa bezala kontzeptuak, ipar globaleko torturaren errealitatea ezagutaraziz.

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaria: Ander Iriarte.
  • Gidoia: Olatz Retegi, Jorge Gil, Ander Iriarte
  • Produkzioa: Gastibeltza filmak (Katti Pochelu) eta Mirokutana (Ander Iriarte)
  • Argazkilaritza: Eñaut Castagnet.
  • Montajea: Amaia Merino, Laurent Dufreche, Ander Iriarte
  • Musika: Paula Olaz
  • Soinua: Unai Gimenez, Iñigo Etxarri
  • Parte hartzaileak: Olatz Retegi, Olatz Barrenetxea, Miguel Angel Navarro, Iñaki Markez, Benito Morentin, Itziar Caballero, Jeannete Ruiz Goikotxeta, Julene Zuazua, Martixu Jimenez, Gabriela Lopez Neyra, Irene Redonod, Maria Antonieta, Andrea Galon, Pau Perez Sales, Paco Etxeberria, Laura Pego, Joxe Bikila Iriarte, Francisco Patxi Gimenez, Nerea Olaziregi Martínez, Itziar Amezaga Epalza, Aizeti Fdz. Zabala, Aingeru Cardaño Reoyo, Xabi Vidaurre Sanz, Egoitz Garmendia Vera, Enkarni Blanco Abd, Mari Luz Dominguez Gonzalez, Iñaki Bidaurre Sanz, Nekane Eguzkitza Bilbao, Begoña Martínez de Murgia Mendizabal, Haizea Murgi Rodriguez, Marga Agundez Basterra
Emanaldia: martxoak 26, igandea, 18:00etan, Etxarri Aranazko kultur etxean.

Sarrerak: Etxarri Aranazko Udaleko webgunean, udaletxean edo kultur etxean, 4 euro.

Sariak: 2022ko Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten Zinemiraren barruan.