Josu Zabala gogon izanen dute

Guaixe 2023ko mar. 20a, 15:34

Martxoaren 26an, igandea, Josu Zabala Salegi 'Basajaun'-en heriotzaren 26. urteurrenean omenaldia eginen du Jardun Koordinadorak Etxarri Aranatzen.

Martxoaren 26an 26 urte beteko dira Josu Zabala Salegi Basajaun etxarriarraren heriotzatik eta Jardun Koordinadorak urteurrenaren egunean, martxoaren 26an, igandea, 13:00etan, "eusko gudaria omentzeko" ekitaldia eginen du, Etxarri Aranazko plazan.