Udalak kamioia erosiko du

Guaixe 2023ko mar. 27a, 11:47

Etxarri Aranazko etxe handia. ARTXIBOA

Eskaintzak aurkezteko epea hilabetearekin batera despedituko da 

Etxarri Aranazko Udalak zerbitzu anitzetako lantaldearendako kamioi bat erosi nahi duela jakinarazi du. Kamioia 3.500 kiloko karga eramateko gaitasuna izan beharko du. Erosketa egiterakoan udalak kalitate eta prezio erlazio onena duen eskaintzari erreparatuko dio. Kamioia eskuratzera udalak 50.000 euro bideratuko ditu. Eskaintzak hilaren akaberara arte aurkeztu daitezke.