Guaixeko bazkidea izateagatik, 'Bizipoza'

Guaixe 2023ko mar. 23a, 08:54

Miren Beraza Maizak Guaixe Fundazioak Bizipoza elkartearekin elkarlanean zozketatu zuen Mundu berri bat guztiontzat 3 liburu eta DVDaren irabazleetako bat izan da.

Bizipozaren hamabi elkarteen eguneroko errealitateak, aldarrikapenak eta transmititzen dituzten baloreak, musika, irudi eta hitzen bidez bildu dituzten hirugarren urtez Mundu berri bat guztiontzat 3 proiektuan. Emaitza liburu eta DVD bat da eta Guaixe Fundazioak, elkartearekin elkarlanean, hiru ale zozketatu zituen fundazioko bazkideen artean. Parte hartu zuten bazkideen artean zozketa egin ondoren, Oihane Gallo San Romanek, Naroa Urrestarazu Madinak eta Miren Beraza Maizak irabazi zituzten lanak.