Pilota

Joanes Bakaikoa finalerdietan erori da

Guaixe 2023ko mar. 27a, 12:25
Joanes Bakaikoa. ARTXIBOA

Promozioko Binakako Txapelketako finalerdian Bakaikoak eta Morgaetxebarriak ezin izan dute aurrera egin eta finaleko txartelik gabe geratu dira

Larunbatean, apirilak 1, Promozioko Binakako Txapelketako finala hartuko du Labritek. Joanes Bakaikoa etxarriarrak eta Aimar Morgaetxebarriak ezingo dute bertan egon, ostiralean Larraintzarren jokatutako finalerdikoa ezin izan baitzuten gainditu. 

Bakaikoak eta Morgaetxebarriak Zabala eta Gaskue izan zituzten aurkari finalerdian. Partida gogorra izan zen, eta Zabalak eta Gaskuek hobeto irakurri zuten finalerdia. Tartea ateratzen hasi ziren eta, azkenean, 13 eta 22 irabazi zuten, finalerako sailkatuz. Bakaikoa eta Morgaetxebarria finalerdietan erori dira, baina txapelketa ona egin eta gero. Hasierako ligaxkan bigarrenak sailkatu ziren, 14 partidetatik 9 irabazita, eta finalerdietako ligaxkan ere itxura oso ona eman dute. 

Finala Zabalak eta Gaskuek eta Larrazabalek eta Eskirozek jokatuko dute, larunbatean, Labriten.