Bertsoa eta dantza bat eginik

Guaixe 2023ko mar. 27a, 13:28

Martxoaren 31an, ostirala, 'Amaraun. Irunez iraun' Oihana Iguaran eta Amaiur Luluagaren ikuskizunaren emanaldia izanen da Etxarri Aranazko kultu etxean.

"Ama izan, ala ez izan, eta izatekotan nola eutsi izanari?". Amarauan. Irunez iraun ikuskizunak amatasunari buruzko hausnarketa kontatzen du musika, kantua eta dantza uztartuz. Oihana Iguaranek eta Amaiur Luluagarrek sortutako ikuskizuna da. Martxoaren 31n, ostirala, Etxarri Aranazko kultur etxean izanen da, Sakanako Mankomunitateko Berdintasun zerbitzuak Martxoaren 8aren harira antolatutako programaren barruan.

'AMAraun. Irunez iraun' ikuskizuna

Sinopsia: (Ama) izan ala ez izan erabakitik abiatuko da emanaldia, eta horrek amatasunaren esperientzia batzuk agertzeko bidea eskainiko digu.

Fitxa artistikoa: Oihana Iguaran eta Amaiur Luluagar.

Emanaldia: Martxoak 31, ostirala, 19:00etan, Etxarri Aranazko kultur etxean.

Sarrerak: 6 euro, Etxarri Aranazko Udaleko webgunean.