Zirko koreografikoa

Guaixe 2023ko mar. 28a, 14:50

Apirilaren 2an, igandea, 'Artxipielago' ikuskizunaren emanaldia izanen da Etxarri Aranatzen.

Sendaberri. Paisaia eszeniko berriak Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Antzoki Sarearen programaren barruan La Trapecionista konpainiaren Artxipielago zirko koreografiko ikuskizunaren emanaldia izanen da apirilaren 2an, igandea, Etxarri Aranazko kultur etxean.

'Artxipielago' ikuskizuna

Sinopsia: Lurraren pisua hauts bihurtua, hondarraren aritasuna esekiduran, oinez etengabe aritzea, etengabe bilatzea… Zer uzten du gizakiak bere urratsen atzetik? Nola har daiteke perspektiba altueretatik? Zer da nahitaezkoa? Nola egin ikusgai funtsezkoa dena?Protagonistak bakarkako bidaia bat egingo du, txelo baten musikaren laguntzarekin, eta esekidura uneak, aire-dantza uneak, eta berarekin batera eraldatzen den paisaia bat marratuko ditu.

Fitxa artistikoa:

  • Ideia originala, koreografia eta eszena: Maitane Azpiroz.
  • Dramaturgia laguntzailea: Inés Auber.
  • Teknikari sormena: Guillaume Desnoulet.
  • Teknikari orokorra eta argiteria disenua: David Lainez Aguirre.
  • Arbole teknikaria: Juanjo Altuna.
  • Jantziteria: Aiora Ganuza.
  • Interpretazioa eta kolaborazioa: Teresa Magallón Cortes.
  • Musika: Alejandro Saul Martinez.

Emanaldia: Apirilak 2, igandea, 17:30ean, Etxarri Aranazko kultur etxean.

Sarrerak: 3 euro, Etxarri Aranazko Udaleko webgunean.