Artea Oinez Iruñean

Guaixe 2023ko mar. 31a, 13:44
Asun Goikoetxea artista bakaikuarra 'Artea Oinez' erakusketan. @NAFARROA_OINEZ

Martxoaren 31n, ostirala, mustuko dute Iruñeko Kondestable jauregian Andra Mari Ikastola antolatzen ari den 2023ko Nafarroa Oinezaren 'Artea Oinez' erakusketa. Maiatzaren 7ra arte izanen da Iruñean.

83 artisten 103 artelanek osatzen dute 2023ko Artea Oinez erakusketa, Nafarroa Oinezaren baitan antolatzen den arte erakusketa. Aurten Etxarri Aranazko Andra Mari Ikastolari dagokio Nafarroako ikastolen aldeko festa antolatzea, baita bere baitan egiten diren ekimen guztiak ere, tartean Artea Oinez bera. Erakusketan Asun Goikoetxea artista bakaikuarra omenduko dute. Arte Oinez erakusketa martxoaren 31tik maiatzaren 7ra arte izanen da Iruñeko Kondestable jauregian, astelehenetik igandera 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Apirilaren 6an, 7an eta 10era itxita egonen da. Ondoren, Lakuntzako kultur etxean mustuko dute erakusketa.