Etxera Eguna Etxarri Aranatzen

Guaixe 2023ko api. 3a, 11:32
Sareren pankarta. ARTXIBOA

Apirilaren 15ean, larunbata, euskal presoek "oraindik jasaten dituzten eskubide urraketak eta etxerako bidea egiteko dituzten oztopoak" salatzeko eguna eginen dute Euskal Herriko zenbait herritan, tartean Euskal Herrian.

Urruntze polikaren amaieraren "atarian", Sarek Etxera Egunak ospatuko ditu 2023ko udaberrian. "Garrantzitsua da bi urte eta erdi hauetan emandako pausoei balioa ematea, urratsa garrantzitsuak ematen ari dira". Une honetan urruntzearen amaieraren "atarian", zenbait preso pxikanaka "eta oztopo askorekin" etxarko bidea lortzen ari direla ikustea "esandakoa ikustaratzen" dute, "urrats garrantzitsuak ematen ari direla". Bestetik, Sarek azaldu duenez, "egia da orian arte eman diren aurrerapenak parlamentuetako adostasunen eta akordien ondorio direla, baina baita gizartearen aktibazioaren ondorio". Mobilizatzen jarraitzeko beharra aipatu du Sarek: "Oraindik elementu asko ditugu konpontzeko eta horrek gizarte aktibo bat eskatzen du". Hortaz, "fase berri honetan" euskal presoek "oraindik" jasaten dituzte eskubide urraketak eta etxerako bidea egiteko dituzten oztopoak salatzeko Etxera Egunak antolatuko dituzte Euskal Herritik zehar. Apirilaren 15ean, larunbata, Etxarri Aranatzen ospatuko dute Etxra Eguna.

Etxera Eguna egitaraua
Apirilak 15 larunbata
Etxarri Aranatz

  • 10:00 Dianak herrian zehar.
    Herria apaindu.
    Mural herrikoia, Malkorramendin.
  • 11:30 Material salmenta eta auzatea, plazan.
  • 12:30 Txozna irekiera eta musika, plazan.
  • 13:00 Sakanako herrien arteko desafioa.
  • 15:00 Herri bazkaria, frontoian.
    Menua: Entsalada, barazki eta haragi paella, tiramisu izozkiarekin eta kafe eta kopa, 18 euro. Txartelak: Xapatero eta Leku Ona.
  • 18:00 Txozna irekiera.
  • 18:30 Kontzertua: Hogei berriro, euskal kanten bertsioak, plazan. Etxarri Aranazko Udalak antolatuta.
  • 20:00 Manifestazioa: Etxera!
  • 20:30 Taloak eta DJ Bull, plazan.
  • 23:00 Trikidantz eta DJ Bull, plazan.