Odol emaileen festa

Guaixe 2023ko apirilaren 4a

Odol emateko autobusa Etxarri Aranatzen. ARTXIBOA

Apirilaren 9an, igandea, Etxarri Aranazko odol emaileen topaketa izanen da.

Etxarri Aranazko odol emaileek urteroko festa eginen dute apirilaren 9an, igandea, 13:00etatik aurrera, Iturri Eder tabernan. Luntxa, zozketa eta domina banaketa izanen da. Elizan hildako odol emaileak oroitzeko meza nagusia eginen dute ere.