Marsuaren 25ean Espainiako Duatloi Txapelketak jokatu ziren Sorian. (5 km-20 km-2,5 km). Sakana Triatloi Taldeko Juan Luis Maiza etxarriarrak lan bikaina egin zuen eta Espainiako txapelduna itzan zen 55-59 adin tartean (1:03:19). Aurki Europako Txapelketan parte hartuko du, Ibizan, bere taldekide Peio Vergararekin batera.