Amalurraren produktuak eta beste Etxarri Aranatzen

Guaixe 2023ko api. 17a, 12:45
2019ko Etxarri Aranazko Amalurra azoka. ARTXIBOA

Apirilaren 23an, igandea, Amalurra Azoka izanen da Etxarri Aranatzen.

Sakanako eta Nafarroako Ekoizle eta Artisauak izanen dira apirilaren 23an, igandea, Etxarri Aranatzen eginen duten Amalurra Azokaren protagonistak. Azoka girotuz Etxarri Aranazko gaiteroak izanen dira, eta Xabi Lasa eta Mikel Etxabarria artzainen ardien ile mozte erakustaldia izanen da ere. Eguerdi aldera zikiro errearen dastaketa izanen da eta ospakizunarekin amaitzeko Sakanako Binakako Azkolari txapelketa izanen da Etxarri Aranatzen.

Amalurra Azokaren egitaraua
Apirilak 23 igandea, Etxarri Aranatz

10:00-14:00 Azoka gardena: Sakanako eta Nafarroako Ekoizle eta Artisauen postuak.

  • Artisauak: Zapatari, Kurunkun txotxongiloak, Kapalilua serigrafia artistikoa, Brun forja, Encueros-Larrutan, Txus Gruzeta bitxigilea, saskigilea, goilara egilea, Maria Esparza zeramika egilea.
  • Ekoizleak: Aritzkurengo tienduka (okenduak), Mendikoa (Ardoa), Legarbeko barazkiak, Jeingenekoa esnekiak, Albi gaztak (Arruazu), Beriain gaztak (Unanu), Txerrikiak (Baztan), Bakedanoko elkea olioak eta babarrunak, Erlan eztia, Goldarazko Joxan auntz gazta, Baztango Ana Sabando ukenduak, Uharte Arakilgo Sustrai gaztandegia.

Musika: Etxarriko Gaiteroak.

10:30 Ardien ile mozte erakustaldia: Xabi Lasa eta Mikel Etxabarria.

12:30 Zikiro errearen dastaketa.

13:00 Sakanako Binakako Aizkolari Txapelketa.