Apirilaren 23an Liburuaren Eguna izanen da, baina Etxarri Aranatzen apirilaren 25ean, asteartea, ospatuko dute literaturaren egun handia. 17:00etatik 19:00ak arte Etxarri Aranazko liburutegiaren liburu trukea eta Kaxeta liburudendaren liburu salmenta izanen dira, plazan. 17:30ean Birjiña Albira ipuin kontalariak Liburuaren etxea ipuina kontatuko du.