Ohiko pilota partidua jokatuko da kantxan, 22 tantora. Bi neska pilotarik jokatuko dute. Kontrakantxan beste hainbat pertsonaia egonen dira: artekaria, epailea, esataria eta publikoa ere. Antzezlanaren parte bilakatzen da publikoa Frontona ikuskizunean. Umorea osagai garrantzitsuenetarikoa da. Balio pedagogiko handia duen antzezlana da Frontona egileen esanetan; Euskal Herriko kulturaren ezagutza areagotzea helburu duen obra da.
Antzezlana interaktiboa da, alde batetik, antzeztutako partida dago, pilotariena, jokoa erakusten duena, eta, bestetik, kontrakantxako pertsonaiak, euren ardurak izateaz gain, etengabeko hartu emanean egonen direla publikoarekin. Ikusleak ere bi multzotan banatuko dira: gorriak eta urdinak. Gonbidatu bat izanen da ere: Andoni Egaña. Apirilaren 30ean, igandea, 13:00etan, Frontona ezohiko ikuskizuna izanen da Etxarri Aranazko Euskalerriari frontoian. Sarrerak 3 eurotan eros daitezke Etxarri Aranazko udaleko webgunean.