Etxarri Aranazko musika eskolak badu igogailua

Guaixe 2023ko mai. 2a, 11:07

Musika eskolako eraikina. ARTXIBOA

Eraikineko arkitektura oztopoak kendu ditu.

Etxarri Aranazko Udalak joan den urteko aurrekontuetan musika eskolan igogailua jartzeko diru poltsa zuen. Eraikina zaharberritu zenean igogailua jartzeko zuloa prest utzi zen. Han igogailua jartzeko lanak nahi baino gehiago atzeratu badira ere, Etxarri Aranazko Udalak jakinarazi du dagoeneko igogailua martxan dela. Lan horietara 20.000 euro bideratu ditu.