Lizarragari urtebetetze oparia

Guaixe 2023ko mai. 2a, 12:01

Juana Lizarraga Arbizu udalaren opariekin. UTZITAKOA

Ehun urte bete dituelako Etxarri Aranazko Udalaren oparia jaso du.

Juana Lizarraga Arbizu etxarriarrak ehun urte bete zituen martxoaren 30ean. Gazte alargundu zen, bi alaba hezi zituen; bi iloba ditu. Gaur egun Mutiloako egoitza batean bizi da eta pozik hartu du Etxarri Aranazko Udalaren oparia. Izan ere, mendea betetzen zuela eta, udalak Lizarragari opariak bidali dizkio. Alde batetik, lore sorta bat, bestetik, Etxarri Aranazko armarria duen ttattarra eta, azkenik, Silvia Marañon Chascok udalbatza guztiaren izenean zorionduz idatzitako eskutitza jaso du