Udako aisialdi eskaintza prestatzen

Guaixe 2023ko mai. 11a, 11:15

Haurrak eta gurasoak Etxarri Aranazko plazako jolas parkean. ARTXIBOA

Izen ematea zabaldu dute.

Udan haurrei zuzendutako Udan euskias aisialdi eskaintza izanen da Etxarri Aranatzen aurten ere. Haurrei zuzendutako eskaintza hori garagarrilaren 26tik garilaren 29ra izanen da, astegunetan 09:00etatik 13:00etara. Hartan izena emateko bi aukera daude, asteka (48 euro) edo eskaintzak iraunen duen bost asterako (220 euro). Udalak lagundutako eskaintza horretan izena eman nahi duenak 615 313 839 telefonora hots egin edo udanetxarrineuskias@gmail.com e-posta helbidera idatzi dezake.