Emakumeendako indar tailerra Etxarri Aranatzen

Guaixe 2023ko mai. 5a, 10:36
Indar ariketak egiten dituen emakume bat. UTZITAKOA

Maiatzaren 9an, asteartea, Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatutako tailerra izanen da Etxarri Aranazko kultur etxean. Izena ematea zabalik dago.

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Nafarroako Kirolaren Institutuarekin batera, emakumeendako indar tailerra antolatu du maiatzaren 9an, asteartea, 17:00etatik 19:00etara Etxarri Aranazko Kultur Etxean. Izena ematea zabalik dago kirolak@sakana-mank.eus postan.