Paleta goma

Gure Pilota txapeldun

Guaixe 2023ko mai. 9a, 11:10

Nafarroako Kirol Jokoetako Paleta Gomako Hirugarren faseko finalistak. NAFARROAKO PILOTA FEDERAZIOA

Nafarroako Kirol Jokoetako Paleta Gomako Hirugarren faseko finaletatik hiru txapela etorri dira Sakanara

Apirilaren 28an Nafarroako Kirol Jokoetako (NKJ) Paleta Gomako Hirugarren faseko finalak jokatu ziren Labrit pilotalekuan, giro paregabean. Etxarri Aranazko Gure Pilota klubeko palistak izan ziren protagonista nagusiak, jubenil mailako finala izan ezik, gainontzeko final guztiak jokatu zituztelako. Gainera, Gure Pilotako hiru bikote Nafarroako txapeldunak izan ziren. 

Nafarroako Paleta Gomako Hirugarren faseko Txapelketako kimuen finalean Gure Pilotako bi bikote lehiatu ziren. Sasiainek eta Aldasorok 18 eta 11 iragazi zieten Glariari eta Baquerizori final lehiatuan. 

Haurren mailan Gure Pilotako Camposek eta Garmendiak Auñamendiko Erroren eta Ziaren kontra jokatu zuten finala. Campos eta Garmendia izan ziren Nafarroako txapeldunak, 25 eta 16 gailenduta. 

Kadeteen lehen mailako finalean Gure Pilotako bi biko lehiatu ziren. Azkenean, Lazkoz eta Larraza 25 eta 16 gailendu zitzaien Orellari eta Erauskini. Kadeteen bigarren mailako finalean Gure Pilotako Murugarrenek eta Amadok Auñamendi klubeko Pedroarena eta Zabalza izan zituzten arerio, eta final oso borrokatuan, lau tantoren aldearengatik gailendu ziren Auñamendikoak, 21 eta 25.