Udaberriarekin eta eguraldi onarekin martxan da Etxarri Aranazko Musika plazan egitasmoa, eta horren barruan, maiatzaren 21ean, igandea, 19:30ean, Goxua'n Salsa taldearen emanaldia izanen da. Taldeak euskarazko letrak erritmo latinoekin uztartzen dituzte. Kolonbia eta Nafarroako taldea 2020an sortu zen, eta New Yorkeko, Kolonbiako eta Puerto Ricoko 1960ko, 1970ko eta 1980ko hamarkadetako salsa klasikoa bertsionatzen dituzte, hori guztia, euskarazko letrekin.