Udalak lan bat emateko epea luzatu du

Guaixe 2023ko mai. 23a, 11:17
Hiltegian eraldaketa egin dute. ARTXIBOA

Hiltegirako ur bero sanitarioaren instalazioa jartzeko lanak eman nahi ditu.

Etxarri Aranazko Udalak hiltegirako ur bero sanitarioaren instalazioa egiteko kontratazioa emateko deialdia egin zuen hilaren hasieran. Eskaintzarik izan ez denez, atzera ere, deialdia egin du eta lana hartzen interesa duen enpresak bere eskaera aurkezteko epea garagarrilaren 6ko 09:00ak arte du. Lizitazioaren prezioa 21.444,69 eurokoa da (BEZik gabe). Jasotako eskaintzen artean kalitate prezio erlazio onena duenari emanen dio udalak lana.