Udalak zerbitzu anitzetako lanpostu bat betetzeko deialdia egin du

Guaixe 2023ko mai. 25a, 11:16
Etxarri Aranazko etxe handia. ARTXIBOA

Langileak aldi baterako kontratua izanen du eta aukeratzeko oposizio lehiaketa sistemako hautaproben bidez eginen du.

Etxarri Aranazko Udalak zerbitzu anitzetako lanpostu bat aldi baterako kontratuarekin betetzeko eta izangaien zerrenda bat eratzeko, oposizio-lehiaketa sistemako hautaproba deialdia egin du. Kontratatutako langilearen betekizunak izanen dira, besteak beste, obrak eta mantentze lanak, lorategietako eta mendietako mantentze lanak, urak, garbiketa, hilerria eta zeregin orokorrak. Lanpostuek D mailari dagozkion ordainsariak izanen ditu. Deialdiaren baldintzetako bat da euskara jakitea. Deialdian interesa duenak eskabideak eta gainerako dokumentazioa garagarrilak 8ra arte aurkeztu dezake. Hauta-probaren ondoren gainditu duten izangaiekin zerrenda osatuko da eta Etxarri Aranazko Udalean gertatzen diren beharren arabera eginen zaie dei.