Homologatutako ibilbideak mantentzeko ikastaroa

Guaixe 2023ko mai. 22a, 08:00
GR 323 Bernoako galtzadaren seinalizazioa. ARTXIBOA

Maiatzaren 27an, larunbata, homologatutako bideen mantenimenduaren inguruko ikastaro teoriko-praktikoa eginen dute, Etxarri Aranazko kultur etxean.

Sakana Garapen Agentziak Homologatutako ibilbideak nola mantendu prestakuntza teoriko-praktikoa antolatu du maiatzaren 27an, larunbata, 09:00etatik 14:00etara, Etxarri Aranazko kultur etxean. Ikastaroa Nafarroako mendi kirol eta eskalada federazioak emanen du eta teoriaren barruan bideak balizatzeko irizpideak, materialak eta lan tresnak bezala ikasketak jasoko dituzte parte hartzeaileek. Balizajearen praktik GR 323 ibilbidean eginen da. Parte hartzeko menditurismosakana@gmail.com epostan eman behar da izena.