Erregionalisten alkategaia Juan Frommknecht Lizarraga da. Hark esan duenez, “UPNk ahotsa eman nahi die Etxarri Aranatzen ahotsik ez dutenei”. Bere hautagaitzaren konpromisoetako bat da “aurrera egitea indarrean dagoen lege araudiarekiko errespetuan eta bertako bizilagunik ez diskriminatzeko lanean, bere ideologiagatik, jatorriagatik eta Nafarroako berezko hizkuntzen ezagutzagatik”. UPNren iritziz, “Etxarri Aranatzen arazo handienetako bat elkarbizitza da, eta hori hobetzeko lan egingo dugu”.
Erregionalistek azaldu dutenez, “herriaren kudeaketa demokratikoa berrezartzeko lan egingo” dute. Baita “tokiko azpiegiturak hobetzeko eta foru administrazioek eta Estatuko administrazioek eman beharreko dirulaguntzak lortzeko”. Aldi berean, UPNk “herrian enplegua bilatzen eta mantentzen lagunduko duten udal politikak” sustatuko ditu. Horrekin batera, “gazteen etxebizitzarako sarbidea erraztuko duten neurriak babestuko” dituztela nabarmendu dute erregionalistek.