Alderdi Popularrak Etxarri Aranazko alkatetzarako aurkeztu duen alkategaia, Iker Marcos Arenas, larunbat goizean herrian izan zen. Harekin batera, Nafarroako PPko buruzagia eta lehendakarigaia Javier Garcia Jimenez izan zen. Hamar bat lagunez osatutako PPko segizioan, besteak beste, Amelia Salanueva Murgialdai senataria eta Etxarri Aranazko Udalean bi legegintzalditan (2011-2019) zinegotzi izandako Juan Antonio Extremera Apestegia zegoen. PPtik adierazi dutenez, “askatasuna eta aniztasun politikoa aldarrikatzera etorri gara Etxarri Aranatzera”.