Maiatzaren 27an, larunbata, 18:00etatik aurrera, Andra Mari Ikastolak antolatutako VIII. Binakako Lasterketa: Nafarroa Oinez auzolanean. Naparpellet Saria jokatuko da, Etxarri Aranazko Gazte Asanbladak antolatutako Euskal Astearen barruan. Lasterketan sei kategoria izenan dira, Haur Hezkuntzako haurreetatik hasita helduetaraino: moto lasterketa, binakako lasterketak, lasterketa inklusiboa, argazkiak, auzatea eta abar izanen dira. Maiatzaren 26ra arte, ostirala, eman daiteke izena Ikastolako idazkaritzan, 2 eurotan, eta egunean bertan udaletxeko estalpean, 4 eurotan.
Lasterketak
Urtero moduan, Binakako lasterketan haur bakoitzak heldu batekin parte ahal izanen du, eta Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailatik aurrerako guztiek nahi bezala moldatu ahalko dituzte bikoteak. Bestetik, bi eta bost urte bitarteko haurrek lasterketa haien motoetan egiteko aukera izanen dute. Aurtengo berrikuntza Begiak itxiz, ikuspegiak zabaldu lasterketa inklusiboa izanen da; mugikortasun murriztua eta ikusmen urritasunaren inguruan kontzientzia hartzen hasteko balio duena.
Krosa Naparpelletek babesten du, eta helburu ekonomikoa izateaz gain, familien parte hartzea sustatzea du helburu. Gainera, aurten Nafarroa Oinezen parte hartzeari egingo zaio keinua Batzordetako kideen argazki batekin. Lasterketaren ondoren ere bikote edo talde bakoitzari argazkia ateratzeko aukera izanen da, eta auzatea izanen da. LH 3. mailatik gorakoentzako zortziko taldeka parte hartuz gero Lizarrako Rokodromorako sarrerak zozketatuko dituzte, eta azken lasterketan parteh hartzen duten bikoteek Borda Jatetxean bazkari baten zozketan parte hartuko dute.