Suhiltzaileek galdutakoak opatu zituzten

Guaixe 2023ko mai. 29a, 08:58

Alleko mendiko mendizaleen buzoia. @Bomberos_NA

Alleko mendiaren inguruan galduta zegoen bikotea.

Altsasuko suhiltzaileen parkeko kideak eta Suhiltzaileen Erreskate Tekniko Taldeko kideak Lizarrusti aldera jo zuten atzo arratsaldean. Alleko mendiaren inguruan galduta zeuden bi korrikalari lokalizatzea izan zen haien egitekoa, baita lortu ere. Oinez egin zuten bilaketa.