Euskal jaien mendeurrena

Guaixe 2023ko maiatzaren 30a

Euskal Jaiak 100 Urte ekitaldia Jose Luis Erdozia omenduko dute. ARTXIBOA

Ekainaren 4an, igandea, Jose Luis Erdoziari omenaldia eginen diote, Euskal Jaiak 100 Urte ospakizunean.

Euskal Jaiak 100. urteurrenean Jose Luis Erdozia hizkuntzalaria omenduko dute, Etxarri Aranazko plazan. Ekitaldian Euskaltzaindia izanen da, Etxarri Aranazko Abesbatzak zenbait abesti kantatuko ditu, bertsolariak eta olerkariak izanen dira, eta, amaitzeko, auzatea ere izanen da. Euskal Jaiak 100 Urte ekitaldia 13:00etan hasiko da.

Arratsaldean, 19:30ean, Demode Quarter taldearen emanaldia izanen da, plazan, mendeurren ospakizunari amaiera emanez.