Finalista eguna Etxarri Aranatzen

Guaixe 2023ko mai. 30a, 13:31
2019ko Finalista eguna. ARTXIBOA

Ekainaren 4an, igandean, herri inguruetan mendi buelta egin eta Auntzetxera bilduko dira etxarriarrak.

Etxarri Aranazko Udalak mendizaleen Finalista Eguna festatxoa antolatu du ekainaren 4an, igandea. Mendizale etxarriarrak 09:00etan plaza bilduko dira eta buelta emanen dute mendian. Auntzetxen geldiadia egin eta hamaiketakoa hartuko dute, ondoren, herrira jaitsiko dira berriz.