Dantzari txiki eguna Etxarri Aranatzen

Guaixe 2023ko mai. 30a, 14:46
2018ko Etxarri Aranazko Dantzari Txiki eguna. ARTXIBOA

Ekainaren 4an, igandea, Etorkizuna dantza taldeko dantzariak Etxarri Aranatzen bilduko dira.

Etorkizuna dantza taldeak Etxarri Aranazko Dantzari Txiki Eguna ospatuko du ekainaren 4an, igandea, 10:00etatik aurrera. Dantza talde guztiak plazan elkartuko dira, 10:30ean herriko kaleetan zehar kalejira egiteko. 12:30ak inguru iritsiko dira plazara eta bukaeran talde guztiek batera Agurra eta Txulalai dantzatuko dute. Eguraldi txarra eginez gero egitaraua aldatuko du.

Ekainaren 4an, Etxarri Aranatzen, Euskal Jaiak 100 urte ospakizuna eginen dute ere, egunean zehar.