Atletismoa

74 bikote Andra Mari ikastolako Binakako Lasterketan

Guaixe 2023ko eka. 5a, 12:00

Lasterketa inklusiboan partaide batek begiak estalita zituen eta besteak laguntzen zion. ANDRA MARI IKASTOLA

Lehenengoz lasterketa inklusiboa egin zen

Andra Mari ikastolak VIII. Binakako Lasterketa- Naparpellet Saria antolatu zuen maiatzaren 27an Etxarri Aranatzen. Izenak esaten duen bezala, bikoteka parte hartu behar izan zuten partaideek. Guztira 74 bikotek hartu zuten parte, giro ederrean. Ohiko modalitateez gain -txiki-txikienek moto lasterketa egin zuten eta gainontzekoek binakako lasterketak- aurten berrikuntza egon zen, lasterketa inklusiboa antolatu baitzuten “begiak itxiz, ikuspegia zabaldu” lelopean. Modalitate hau ere binaka egin zen eta partaidetako bat gurpildun aulkian zihoan, begiak itxita, beste partaideak gidatzen zuen bitartean. Oso bitxia izan zen. 

Lasterketaren harira auzatea izan zen eta partaideen artean Lizarrako rokodromorako sarrerak eta Borda jatetxean bazkari bat zozketatu ziren.