Erdoziak herriaren aitortza jaso du

Guaixe 2023ko eka. 5a, 12:40

Euskararen inguruan eta herriaren alde egindako lanengatik aitortza jaso zuen Jose Luis Erdozia Mauleon euskaltzain urgazleak. Ekitaldian parte hartu zuten Euskaltzaindiko eta udaleko ordezkariek.

Eneko Lazkoz Martinez bertsolariak, eskolako eta ikastolako ikasleek, Jaxone Mendiolak eta Onintza Goñik hiketan hizketan, Naroa Anso irrintzilariak, etorkizuna dantza taldeko dantzariek, Etxarri Aranazko abesbatzak, Etxarri Aranazko abesbatza txikiak eta Burundar Txistulariak taldeak ere parte hartu zuten Erdoziari egindako omenaldian.