Artista etxarriarrak plazara

Guaixe 2023ko eka. 5a, 15:12
2022ko Artista etxarriarrak plazan erakusketa. ARTXIBOA

Ekainaren 11n, igandea, herriko artisten lanen erakusketa izanen da, Etxarri Aranazko plazan. Alvaro Mundiñano zenaren margolanak ikusgai egonen dira ere. Eguerdian musika eskolako amaierako kontzertua izanen da.

Etxarri Aranazko margo taldea, Emhari joskintza taldea, Silbia Sesmaren Pitxikeyek, Estimulazio kognitibo taldea, Idoia Agirre, Tomas Mauleón, Jave Jaka, Reme Garziandia eta Sagra Mauleón artista etxarriarren arte lanen erakusketa izanen da ekainaren 11n, igandea, 12:00etatik 14:00etara, Etxarri Aranazko plazan. Erakusketan 2022ko urrian zendutako Alvaro Mundiñano margolariaren lanak ere ikusteko aukera izanen da.

Erakusketa Musika eskolako ikasleek girotuko dute, Musika plazan ekimenaren barruan ikasturte amaierako kontzertua emanen dute, 12:00etan, plazako kioskoan.