Gobernuak partzela bat enkante bidez salduko du

Guaixe 2023ko eka. 6a, 11:33
Enkantean salduko den partzela urdinez markatuta. SITNA

Eskaintzak modu elektronikoan aurkeztu beharko dira Estatuko Aldizkari Ofizialaren Enkanteen Atariaren bidez.

Nafarroako Gobernuak, enkante publikoaren bidez, Etxarri Aranatzen dagoen orube bat salgai jarri du. Partzela hori Etxarri Aranazko katastroko 3. poligonoko 126. lursaila da, Errotarzabide kalean dago eta 282 metro karratuko azalera du. Foru administrazioak enkanteari 8.500 euroko irteera prezioa jarri dio. Hura eskuratu nahi dutenek garagarrilaren 24ra arteko epea dute eskaintza egiteko. Horretarako, Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarira jo beharko dute, https://labur.eus/piWjp. Atari horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarri beharreko ondasunen funtsezko datuak. Bestetik, eskaintzak aurkezteko epean, zalantzak eta kontsultak erantzungo dira Ondare Zerbitzuan (Yanguas y Miranda kalea, 27, 2. solairua, Iruña); 848 422 974 telefonoaren bidez; edo oesparza@navarra.es helbide elektronikoaren bidez.

Lote baten enkanteak huts egiten badu esleipendunak bere betebeharrak ez betetzeagatik, hurrengo eskaintzailerik onenarendako izanen da. Halakorik ez badago edo lote horren enkantea hutsik dagoela deklaratzen bada, zuzenean besterentzea erabaki daiteke, Nafarroako Ondareari buruzko apirilaren 4ko 14/2007 Foru Legearen 37.3 d) artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.