Literatura hauteskundeetako sari banaketa

Guaixe 2023ko eka. 6a, 14:56
2022ko JUUL sari banaketa Tafallan. ARTXIBOA

Ekainaren 7an, asteazkena, JUUL sari banaketa izanen da Etxarri Aranazko kultur etxean.

Urtero legez, Nafarroako ikastolek antolatzen dute JUUL kanpainaren hauteskunde literarioen bozkatuen izan diren idazleei eta ilustratzailei saria emateko ekitaldia Nafarroa Oinez antolatzen ari den ikastolarekin elkarlanean antolatzen dute eta aurten, beraz, Andra Mari Ikastolarekin elkarlanean Etxarri Aranatzen izanen da sari banaketa: ekainaren 7an, asteazkena, 17:00etan, Etxarri Aranazko kultur etxean izanen da JUUL 2023ko sari banaketa ekitaldia. Streaming bidez ikuasteko aukera izanen da ere: youtube.com/user/NIEikastola

Aurtengo hauteskunde literarioak bereziak izan dira 25. edizioa izan delako. Martxoaren 30ean egin izan zuten Nafarroako ikastoletan bozka eguna, eta ikasleek haien idazle eta ilustratzaile gogokoenak aukeratu zituzten. Etxarri Aranatzen, bestak beste, Ainara Azpiazu Axpi, Garazi Kamio, Iñigo Astiz, Nerea Loiola, Jasone Osoro, Amets Arzallus, Oihana Iguaran, Jon Arretxe, Eider Eibar, Joseba Larratxe Josevisky, Ivan Landa eta Asier Iturralde “Gaston” izanen dira.

Sari banaketa ekitaldian NIEko pedagogia arduraduna den Irene Lopez Goñik aurkeztuko du eta tartean Izaskun Errazkin Beltza Andra Mari ikastolako lehendakariordeak, Elena Zabaleta Andresena NIEko lehendakaria eta Josu Reparaz Leiza NIEko zuzendariak hitza hartuko dute.